Doluarekin Harremanetan. PODCAST

Tolosaldeako ATARIAN egindako elkarrizketa PODCAST moduan daukazue entzuteko hemengo estekan.

 

Milesker!

Doluarekin Harremanetan PODCAST

Δ

Aqui os dejo la entrevista hecha por Tolosaldeako ATARIA en formato PODCAST. (en euskera)

Gracias!

 

 

Saioa Otegi GZ01900

Saiatuz Psikologia

Psikologa eta psikoterapeuta

Harremanetarako: Contacto:

tlf: 943880851

Email: psikoterapiasaiatuz@gmail.com

 

 

Tolosaldeako ATARIAN elkarrizketa

Ostirala, Azaroak 9, Tolosaldeako ATARIAn egindako elkarrizketa irakurri dezazuen hemen azpian uzten dizuet esteka. ∇

TOLOSALDEAKO ATARIAN egindako Elkarrizketa. Doluarekin Harremanetan

Dejo el link aqui arriba sobre la entrevista de ayer, Viernes en el periodico de Tolosaldea, ATARIA.


Horrelako galderei erantzunez:

Galera afektiboak kudeatzen ikasi daitekeela diozu, eta gako horiek hitzaldian emango dituzu.

Bai, saiatuko gara gako horiek besteei uztartzen, eta bakoitzak ikusi dezan egoera horietan bera non kokatzen den. Pixka bat, bakoitzaren emozioak nola dauden, zein sinesmen dituen, bere pentsamenduak nolakoak diren, zein sentsazio eta emozio dituen, nola ukitu eta mugitzen diren. Horiek lirateke gakoen hasierak.

Gako batzuk aipatzen joango gara eta ea bakoitzari gako horietako zeinek balio dion. Batzuk agian pausu batzuk landuagoak izango dituzte, bizipenek horra eraman dituztelako, eta beste batzuek ez.

EDO BEHEKO HAU

Zein litzateke gako orokor bat?

Lehenik eta behin zein galera mota den jakin behar da. Galera mota horren arabera ikusi beharko genuke nola kokatu. Zer izan den, aurretik prestatzen joan ahal izan garen, espero ez zitekeen gauza izan den,… Horren arabera, gure garuna eta gure gorputza ezberdin kokatzen da. Nola gauden jakitea da lehenengo gakoa.

 

Eskerrak eman @tolosaldeataria eta Eneritz Maiz kazetariari hartutako denbora eta arretarengatik Galera Afektiboen inguruan zabalkuntza informatiboa eta lekua eskaintzearren.

Saioa Otegi GZ01900

Saiatuz Psikologia Zentro Sanitarioa

Harremanetarako :       TLF 943880851   & psikoterapiasaiatuz@gmail.com

 

 

HITZALDIA AZAROAK 12, Amezketan

Hitzaldia izango dugu Amezketako herrian “Doluarekin harremanetan” izenpean.

Galera afektiboak landuko ditugu, ezagutza, prozesua eta teknikak bateratuz.

Historiak bide zabal bat dauka doluarekin, heriotzarekin lotua izan dena. Lutoarekin.

Galera afektiboek ordea egoera hori dena baino zabalgoa dela ohartarazten gaituzte eta hori izango da hitzaldian jomuga.

Astartean, Azaroan 12an, 20:00 etan Amezketan espero zaituztegu. Ongi-etorriak izan!


“Relacionandonos con el duelo” será la charla que daremos en Amezketa éste martes que viene.

Trabajaremos las pérdidas afectivas, en una puesta en común del conocimiento, el proceso y las técnicas.

La historia tiene un largo camino en el duelo, la cual se ha asociado con la muerta. Con el luto.

Ls pérdida afectivas en cambio nos enseñas que acojen un espectro mas amplio que el duelo en relación a la muerte, y éste será el objetivo de la charla.

El martes, 12 de Noviembre, os esperamos en Amezketa. Bienvenides!

 

Saioa Otegi. GZ01900

Saiatuz Psikologia Zentro Sanitarioa

Ordizia.

Harremanetarako:

Tlf: 943880851

psikoterapiasaiatuz@gmail.com

Gau Beltza – Arimen Gaua

 Erritualak, ohiturak berreskuratzen ari gara azken urteetan lurralde osoan zehar, Halloween ospakizunetik haratago joanez.

Heriotza eta berjaiotza presente izanez, naturarekin harremanetan eta ez daudenen arima horien inguruan gure barne eta kanpo hausnarketak eginez.

Hemendik ere, emozioen eta pentsamenduen barrunbeetatik lotura egitera gonbidatzen zaituztegu. Azaleko sentimenduetatik, sakonago doazen sustraietara bidaia eginez.

Gure bizitza eta heriotza presente izanez, orainera ekarriz.

Hemen eta orain, bizirik gaudelako, bizitza ospatuz. Heriotza agurtuz.

Biak besarkada batean fusionatuz. Biak garelako. Egunero hiltzen direlako gure barnean hainbat gauza ikusezin eta berjaiotzen direlako beste batzuk.

Arimen Gau edo Gau Beltza goxoa opa dizuegu,

SAIATUZ Psikologia 

Harremanetarako:

Tlf. 943880851                                                                          psikoterapiasaiatuz@gmail.com

IMG_20191029_113814_757